XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.7. Iztegi-egilleen edo leksikografoen lana, bearrezkoa zan eta onetan Larramendi'ren Diccionario trilingûe balio andiko lana zan.

Geroago Azkue'k lan ederra egin eban bere iztegiaz.

Euskereak iztegian aberastasun ikaragarria dauka.

Euskaldun bakoitxak, edo gitxienez alkarte txiki bakoitxak, bere izenak eta itzak asmau ta erabilli dituala esan lei.

Aberastasun onek ugaritasuna emoten dau, baiña baita alkarragaz errez ulertzeko gaiztasuna ta izkuntzearen edo euskalkien banantzea be.

Zer egin bear ete zan gai onetan batasunera joteko?.

Euskalerri guztiko itzak batu eta alkarren ondoan iztegi baten ezarri.

Orixe da, ain zuzen be, Larramendi'k bere iztegiaz billatu ebana, orixe beste iztegi-zale askok euren idazti txalogarriakaz lortu gura ebena.

Gai onetan Azkue dogu gizandia.

Euskalerri guztiko itzak batzen alegindu zan eta bere iztegian gauza bakoitxak zein izen daukan agertu eban, erderaz, gazteleraz eta frantzeraz azalpenak dituala.

Au bai benetan batasunerako bidean lan txalogarria ta illeziña!.

Onek ez dauka zer-ikusi aundirik arin-arinka ta zuster gitxigaz egindako Batasunaren kutxagaz.

Lenago ta geroago, iztegi asko egin dira.

Muxika'tar Plazido'k be onetan lan ederra egin dau eta idazle asko eta asko dira, guztiak ez ba dira be, iturri onetara euren ezbaietan joten dabenak, naiz ta gero, lotsatuta lez, euren iturria zein izan dan esan gura ez.

Iztegi oneik aurrean doguzela idazten dogunak asko ta asko gara euskalki guztietan.

Asmau ete leike batasunerako bide ederragorik?.

1.8. Euskalki bi edo geiago erabilli ta ondo ezagutu dituen idazleak baturantza urreratu gaitue, Kardaberaz bera eredu dogula.

Geroago Txomin Agirre ta beste asko.

Euskaldunak batasunerako gaiztasun bereziak daukaguz.

Geureari eusten zaleak egin gaitu izadiak eta bere Egilleak, eta orrexegaitik iraun dogu bizirik, gure eskuma-aldean milla eta ezker-aldean amar milla il diran artean, baiña geureari eusteko daukagun zaletasun onek batasunerako oztopo asko ezarri deuskuz.

Geure euskalkia ondo ezagutu arren, beste bat eskuratzeko alegin gitxi egiten dogu, eta naikoa ondo eskuratu arren be, ez dogu erabilten.

Onetan ba dago ezbardintasun bat gizpuzkoarren eta bizkaitarren artean.

Bizkaitarrak errez urreratzen gara gizpuzkoerara eta erabili be egiten dogu, baiña gizpuzkoarrai oso gaitx egiten jake bizkaieraz itz egitea eta orretarako nekez alegintzen dira.